Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5649

270/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, zeinen bidez baimena ematen baitzaio, batetik, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko.

2012ko ekainaren 20ko bilkuran, Sprilur, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala zabaltzeko (1.100.000 euro) proposamena egitea erabaki zuen.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2012ko urriaren 31n egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari buruzko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan jasotakoaren arabera, baimena eman diezaion, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Hori, % 100eko partaidetza da, guztira milioi eta ehun mila eurokoa izango baita (1.100.000).

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.sozietateari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak dioenez, sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean. Horretarako, lehenago Eusko Jaurlaritzak horretarako baimena eman beharko du, eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzetan.

Sprilur, S.A. sozietatearen xedea da azterlanak egitea, urbanizatze ekintzetan jardutea eta haren ondoriozko obra eta zerbitzuak kudeatu, ustiatu eta artatzea. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko lurra eta industria eraikinak sustatzeko, zuzenean edota xede bereko beste sozietate batzuen bidez.

Hori dela eta, Industria, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eskatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ri baimena ematea Sprilur, s.a. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Gehikuntza milioi bat eta ehun mila eurokoa da (1.100.000). Halaber, baimena ematen zaio aipatu partaidetza ordaintzeko harpidetzeko unean. Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k Sprilur, S.A.n izango duen partaidetza % 92,27koa izango da.

2. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematea lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan.

3. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titularitatekoak diren akzioen ordezkariei baimena ematea kapital-gehikuntzaren ondorioz Sprilur, S.A. sozietatearen estatutuen aldaketa onartzeko.

4. artikulua.– Ondare eta Kontratazioko zuzendariari ahalmena ematea aurreko artikuluetan xedatutakoa burutzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala