Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5647

280/2012 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Bilboko (Bizkaia) Asociación Chernobileko Umeak Bizkaia elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación Chernobileko Umeak Bizkaia elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, egiten duen lanagatik.

Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (AS/B/14733/2009 33 erregistro-zenbakia), Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzaren 2009ko urriaren 26ko Ebazpenean ezarritakoari jarraituz.

Elkarteak batik bat Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek —gaiaren arabera— eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Manu hori betez, behar den espedientea izapidetu da.

Horregatik, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Bilboko (Bizkaia) Asociación Chernobileko Umeak Bizkaia elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/14733/2009 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitormen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 11n.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala