Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5646

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, irakasleen hizkuntza- eskakizunetarako azterketa-batzorde bateragilea izendatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 12. artikuluak dioenaren ildotik, hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzea da ebazpen honen xedea.

Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honen bidez irakasleen hizkuntza-eskakizunetarako azterketa-batzorde bateragilea izendatzen da.

2. artikulua.– Batzorde bateragilea honako kideok osatuko dute:

– Ibon Olaziregi Salaberria jauna, lehendakaria.

– Enrike Vivanco Baskones jauna, idazkaria.

– Maiteder Erkiaga Laka andrea, HAEE-IVAPen izenean.

– Bittor Agirre Belar jauna, Arabako azterketa-batzordearen burua.

– Iñaki Astorkiza Iruretagoiena jauna, Bizkaiko azterketa-batzordearen burua.

– Nekane Beloki Arsuaga andrea, Gipuzkoako azterketa-batzordearen burua.

3. artikulua.– Azterketa-batzorde bateragileko ordezkoak hauek dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.

4. artikulua.– Batzorde bateragilea da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztien arduradun, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Era berean, lurraldeko batzordeburuei dagokie azterketa-batzorde bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta lurralde horretako azterketa-prozeduraren ardura.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bigarrrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 22a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


Azterketa dokumentala