Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5645

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 22koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2012ko uztailaren 18ko ebazpenaren bidez egin zen (2012-08-06ko EBO eta 2012-08-30eko EHAA).

2012ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez (2012-08-06ko EBO eta 2012-08-30eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EBO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Irantzu Martínez Arkarazo andrea, 45623946-L NAN, zenbakiduna, unibertsitateko Irakasle titularra; jakintza arloa: «Kimika Analitikoa», Kodea: TUC8/1-D00171-18, Saila: «Kimika Analitikoa». Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa. Hizkuntza eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen Errektoreordeari hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2012ko azaroaren 22a.

Errektorea.
Eginkizunak Eskuordetuta (2011-02-25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala