Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5644

1529/2012 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu eta behin betiko destinoak esleitzen dira Medikuen kategoriako lekualdatze-lehiaketan. Aipatu kategoria hori, Fakultatibo Espezialista Mediko eta Teknikarien lanbide-taldekoa da (lanpostu funtzionala: Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT), eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 413/2012 Ebazpenaren bidez, lekualdaketa-lehiaketa deitu zen Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko Medikuen kategorian (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT) (2012ko apirilaren 18ko EHAA, 76. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko irailaren 19ko 577/2012 Ebazpenaren bitartez, Medikuen kategoriako lekualdatze-lehiaketan, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu eta behin-behineko destinoak esleitzen dira. Aipatu kategoria hori, Fakultatibo Espezialista Mediko eta Teknikarien lanbide-taldekoa da (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT), eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 413/2012 Ebazpen horren 5.2 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, behin Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari helarazita Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT lanpostu funtzionaleko destinoen esleipenaren behin betiko zerrenda, langileen alorrean indarrean den legediak aitortutako ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Medikuen kategorian destinoak betetzeko (lanpostu funtzionala: Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT). Zerrenda hori ebazpen honen I. eranskinean dago jasota. Era berean, I. eranskin horretan agertzen dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 18ko 481/2012 Ebazpenaren ondoren, langile baztertuak.

Bigarrena.– Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT lanpostu funtzionaleko destinoetako langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzea Ebazpen honen II. eranskinaren bitartez. Aipatu destino horiek, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 413/2012 Ebazpenaren I. eranskinaren bitartez eskainitakoak dira.

Hirugarrena.–Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileak aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik aurrera, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileek, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko destino bat zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean betetzen ari bada, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori zenbatzeko, okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta zerbitzu-eginkizunen kasuetan, kargua utzi eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala