Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5614

IRAGARKIA, Zeleta, S.L.k lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: 1-07/V/G – VTM-G-2012-00012.

Eskatzailea: Zeleta, S.L.

Jarduera: harrobiak (Deba).

Jardueraren kokapena: N-634 errepidea, 48. Km, Deba (Gipuzkoa).

Ingurune hartzailea: Debaren itsasadarra.

Isurketa gunea:

UTM koordenatuak:

X= 550.773.

Y= 4.791.737.

Harrobirako eta baskulak kokaleku duen beheko plazarako sarbidea eta agregakinak kargatzeko eremua garbitzeko urak, aldez aurretik dekantazio-putzuan tratatuta (2.803 m3/urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) egun naturaleko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak (irailaren 23ko EHAA), eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkiela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Donostiako Lurralde Bulegoan (Infanta Kristina kalea 11- Begoña Etxea). Han, espedientea eskuragarri egongo da, nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2012ko azaroaren 13a.

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko burua,

JUAN PEDRO RISCO ROMERO.


Azterketa dokumentala