Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5613

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendari andrearena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (Z-2012-48-282-I).

María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Emplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu ondoren, Roberto Soroa Sada jaunari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, Z-2012-48-282-I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau argitaratzen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

– Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita.

– Ezkontidearen edo bikotekidearen enpresa ziurtagiria, bakoitzak zerbitzuak ematen dituen enpresak betetakoak. Erabateko ezintasun iraunkorra onartua izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentua.

– Familia-unitatea osatzen duten aita edo ama norberaren konturako langileak badira, haien jarduera egiaztatu beharko dute, Gizarte Segurantzaren kotizazioari dagozkion azken ordainagiriak aurkeztuz.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako dokumentazioa Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Eta interesdunari ohartarazten diogu ezen, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 5a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala