Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5612

IRAGARKIA, 2012ko azaroaren 28koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Hernani-Arkale 1 eta 2ko linea elektrikotik Electroquimica Hernani Azpiestaziorako adar bikoitza den 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa ezartzeko proiektua, Hernani udalerrian.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriaz: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 53. artikulua (1997-11-28ko EAO) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (BOE, 2008-03-18koa), jendaurrean erakutsiko da erreferentziako linea. Izan ere, linea horri dagokionez, administrazio-baimena, herri-onurako deklaratzea, burutzapen-proiektua onartzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea eskatzen dira.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.; egoitza: Axpeko Erriberako 5. zk. - 48950 Erandio (Bizkaia).

Erreferentzia: 20-24040/AT-H-2012-156.

Linearen ezaugarriak: espedientean dagoen Sergio Ortiz de la Torre jaunak sinaturiko proiektuan jasotakoak.

Linearen ibilbidea: Hernani udalerria.

Helburua: Elektroquímica Hernani enpresa hornitzeko 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza instalatzea, egungo Hernani-Arkale 1 eta 2 zirkuituetatik eratorria. Baita egun zerbitzuan dauden bi zirkuituen potentzia handitzea ere; bertatik eratorriko da aurrez aipaturiko linea.

Aurrekontua: 1.378.24,20 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran adierazten baita. Espedientea aztergai egongo dira Donostiako Easo kaleko 10.ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, bi aletan, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2012ko azaroaren 28a.

Lurralde ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.


Azterketa dokumentala