Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5607

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea urratzeagatik irekitako espedientean –beherago zehaztutakoan– Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak banakako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau adierazten zaio:

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Herrizaingoko sailburuordeari berrogeita bost eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, Lege horren 49. artikuluarekin lotuta.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde, Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 19a.

Hauteskunde, Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala