Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5603

EDIKTUA, 178/12 zenbakiko prozedura laburtuaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegia.

178/12 prozedura laburtua.

Alderdi demandatzailea: Juan Jose Llanos Cano.

Alderdi demandatua: Gobernuaren Arabako Ordezkaritza.

Gaia: atzerritartasuna.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ebazpena eman da eta honela dio:

ANTOLAKETARAKO EGINBIDEA

Enrique Arrieta Loredo, epaitegiko idazkaria, bi mila eta hamabiko urriaren hogeita lauan, Gasteizen.

Esquer letratuak Juan José Llanos Cano jaunaren izenean aurkeztutako idazkia erants bekie dagokien autoei. Bere adukia eta datako egunaren jasotze-eginbidea ikusirik, Llanos jaunaren ordezkari-lanak utzi dituela jotzen da.

Bertan behera geratzen da 2012ko azaroaren 15ean goizeko 11:15ean egin beharreko bista.

Letratua nahitaezkoa denez, ediktu bidez eskatzen zaio Juan José Llanos Cano errekurtsogileari hamar eguneko epean beste letratu bat hauta dezala. Halakorik egin ezean, artxibatu egingo dira jarduerak. Ediktuak epaitegiko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Aurkaratzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa, epaitegiko idazkariari, bulego ofizialean idazki bat aurkeztuta. Horretarako, bost egun balioduneko epea izango da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 102 bis artikulua).

Hala erabaki eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, 2012-10-24ko Ebazpenaren bidez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, jakinarazpen- eta errekerimendu-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala