Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5600

EDIKTUA, 1156/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 1156/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Arval Service Lease, S.A.

Abokatua: Patricia Perez Parra.

Prokuradorea: Alday.

Demandatua: Ruben Crespo Modrego eta Aislamientos Indoor, S.L.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2012ko urriaren 5ean, eta honako hau da epaitza:

Bilbao, 2012ko urriaren 5a.

Nik, María Inmaculada Verona Rodríguezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut 1156/11 ahozko judizioaren autoak. Demandatzailea Arval Service Lease, S.A. sozietatea da, Rosa Alday Mendizábal prokuradoreak ordezkatuta eta Patricia Pérez Parra letratuaren laguntza duela. Demandatuak, berriz, Aislamientos Indoor S.L., eta Rubén Crespo Modrego jauna dira, auzi-ihesean dabiltzanak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Rosa Alday Mendizábal prokuradoreak Arval Service Lease, S.A.ren izenean eta ordez jarritako demanda, auzi-iheslari diren Aislamientos Indoor, S.L., eta Rubén Crespo Modrego jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, bi aldeek 2007ko uztailaren 1ean sinatutako kontratua suntsituta dagoela deklarazten dut, eta demandatuek lau mila bostehun eta bost euro eta laurogeita hamasei zentimo (4.505,96) ordaindu beharko dizkiote, modu solidarioan, auzi-jartzaileari. Kopuru horri hitzartutako hileko % 2ko berandutza-interesak gehitu behar zaizkio, zorra amaitu eta hurrengo egunetikoak, bai eta PZL-ko 576. artikuluan ezarritako prozesu-gastuak ere. Kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Egin bedi ebazpen honen testigantza, batu bekie autoei eta eraman bedi originala epaien liburura.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4708000000115611. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren bostean.

Aislamientos Indoor, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urriaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala