Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5599

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarena, 887/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena. Errekurtso hori aurkeztu da, hain zuzen ere, Doako Laguntza Juridikoari buruzko ekainaren 19ko 110/2012 Dekretuaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da beherago zehaztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 887/2012.

Sekzioa: 3. sekzioa

Aurkezte-eguna: 2012ko urriaren 2a.

Errekurtsogilea: Legelarien Euskal Kontseilua.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: Eusko Jaulraritzako Justizia eta Herri Administrazioko Sailaren ekainaren 19ko 110/2012 Dekretua, Doako Laguntza Juridikoari buruzkoa (2012-07-06ko EHAA, 132. zk.).

Bilbao, 2012ko urriaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala