Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5597

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 19koa, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez, Immigrazioko langile teknikariak kontratatzeko laguntzetarako oinarriak eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2012. urterako.

AURREKARIAK

1.– Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez (2012ko uztailaren 12ko EHAA), erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jardueretarako laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta horiek garatzeko laguntzetarako oinarriak zehaztu eta laguntza horietarako deialdia egiten da. Aipatutako aginduaren III. kapituluan diru-laguntzen bigarren lerroa arautzen da: Immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak. Eta, agindu horren 18. artikuluak immigrazio teknikarien kontratazioarekin jarraitzeko erakunde publikoei zuzendutako diru-laguntzen aurrekontu kreditua zehazten du.

2.– 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren 19. artikuluak honakoak zehazten ditu: alde batetik, diru-laguntza eskuratzeko eskatzaileak bete beharreko betekizun eta baldintzak; eta, bestetik, diru-laguntzak esleitzeko irizpide zehatzak.

3.– Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzan Immigrazio teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzeko diru-laguntza eskatu duten erakunde publikoak I. eranskinean adierazitakoak dira.

2012ko ekainaren 20ko Aginduaren 8.4 artikulua betez, eta Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzako zerbitzuek landutako txosten teknikoa ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– II. eranskinean zehazten diren erakunde publikoei bertan adierazitako diru-kopuruak ematea, ondorengo kontzeptupean: Immigrazio teknikariak kontratatzen jarraitzeko.

Bigarrena.– III. eranskinean jakinarazten diren diru-laguntzako eskabideak ukatzea.

Hirugarrena.– Emandako diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

a) Aurreikusitako epea uko egin gabe igaro ondoren % 70 emango da, diru-laguntza onartzen den egunetik hasita hilabeteko epean.

b) Gainerako % 30a, ondorengo puntuetan ezarritakoaren arabera zuritzen denetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.– Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak plazaratu, zabaldu edo argitaratzen dituenean, nahitaez adierazi eta jasoarazi beharko du horietan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntza izan duela.

Bosgarrena.– Gastuen justifikazio orokorra 2013ko lehenengo bi hilabeteetan egingo da, jato­rrizko egiaztapen-dokumentuen ekarpenaren bidez egingo da, edota, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez edo dagokion erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik ziurtagiria eman ondoren. Azken kasu horretan, ziurtagiriak immigrazio teknikari gisa kontratatu diren pertsonen kopurua eta lanbide-kategoria, horien ordainsariek eragindako guztizko kostu ekonomikoa eta garatutako jardueren zerrenda eta kostua adieraziko ditu, 2012. urteari dagozkionak.

Seigarrena.– Diru-laguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa egon delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Immigrazioko eta Aniztasuna kudeatzeko Zuzendariak banakako Kitapen Ebazpena emango du ziurtagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen denez geroztik, itzuli beharrekoa itzultzeko.

Zazpigarrena.– Diru-laguntzak eta horien jasotzaileak ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 114. eta 115. artikuluek aurrez ikusi dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 19a.

Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendaria,

MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.


Azterketa dokumentala