Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5596

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 21ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (251/2012 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (251/2012 prozedura laburtua), Epaimahaiaren 2011 maiatzaren 31ko Erabakiaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen isiltasunaren kontra jarritakoa da. Epaimahaiaren Erabakiak, 2008ko urriaren 30eko Ebazpenez (azaroaren 24ko EHAA, 225. zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial kategorian sartzeko hautaketa prozeduratik baztertzen du errekurtsogilea. Eta, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan, ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkaute, 2012ko azaroaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala