Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5595

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 20koa, Justiziako sailburuordearena, karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2012ko abuztuaren 21eko Aginduaz dei egindako diru-laguntzen esleipena ebatzi eta argitaratzeko dena.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abuztuaren 21eko Aginduaren bitartez (irailaren 10eko EHAA, 176. zk.), karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak emateko arauak finkatu ziren. Agindu horretan ezarritakoaz bat etorriz, eta Hautaketa Batzordeak, zeina aipatutako aginduan izendatutakoez osaturik baitago, azaroaren 19ko bileran egin zuen proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.– Karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak honako hauei esleitzea:

(Ikus .PDF)

2.– Deialdi honetako diru-laguntza amaitzen denerako, laguntzari uko egiten zaionerako, baldintzak betetzen ez diren kasurako, bat-batean gertatutako ezintasun baten kasurako edo onuradun-izaera galtzea dakarren beste edozein kasutarako –betiere, laguntzak eman, eta hil biko epearen barruan gertatuz gero–, ordezko hauek izendatzea, hurrenkera honetan:

(Ikus .PDF)

3.– Hautagai hauek kanpo uztea, eskabidea epez kanpo aurkeztu dutelako edo deialdia egiteko aginduan exijitutako betekizunen betetzen ez dutelako:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean, hala xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 20a.

Justiziako sailburuordearen ordezkoak eginez.
(Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren xedapen gehigarrietatik lehenengoa, a) idatzi-zatia)

Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendaria,

JESÚS MARÍA GARCÍA ARÉJULA.


Azterketa dokumentala