Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5205

IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua José Antonio Oronoz Romano jaunari eta Araceli Sáez Berbel andreari jakinarazteko dena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, 2012ko uztailaren 11n emandako Aginduaren bidez, ezetza eman zitzaion José Antonio Oronoz Romano jaunak eta Araceli Sáez Berbel andreak eginiko babes ofizialeko etxebizitzaren salmenta eskaintzari. Jabetzan duten etxebizitza hori Irunen dago, eta EB3-2361/10-LE-120 espediente-zenbakia dauka.

Ezin izan denez aipatutako Agindua banaka jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Aginduaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala