Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5199

EDIKTUA, 297/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Judizioa: 297/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Nelma Da Mota Menezes.

Abokatua: Josu Urquidi Valmaña.

Prokuradorea: Tejada.

Demandatua: Edurne Laiseca Garcia eta Badara Mbaye.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2011ko urriaren 5ean, eta honako hau da haren epaitza:

Baietsi egiten dut, partez, Virginia Tejada Fernández prokuradoreak Nelma da Mota Menezes andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Edurne Laiseka Garcia eta Badara Mbale andreen aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 5.635,46 euro, eta interesak, ebazpen honetako zuzenbideko laugarren oinarrian ezarritakoaren araberakoak. Alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu, eta gastu komunak, erdibana.

Badara Mbaye demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bost eguneko epean. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, eta izapideak urtarrilaren 7ko Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 455. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera egingo zaizkio.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2012ko urriaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala