Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5194

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 12koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, 2012-2013 ikasturterako Lanbide Heziketako irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Ikastaroen antolakuntza eta garapenerako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko apirilaren 24ko Aginduaren bidez (maiatzaren 10eko EHAA), erakunde publiko eta pribatuei dei egin zitzaien, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera Lanbide Heziketako Irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Plana garatzeko proiektuak aurkez zitzaten.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2012ko, uztailaren 12ko Ebazpenaren bidez, ikastaro horiek antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak ematen ziren. Uztailaren 12ko ebazpen horren bigarren artikuluan ezartzen denez, jardueraren batean onartutako irakasle-kopurua deialdi bakoitzerako eskainitako postu-kopurua baino txikiagoa bada, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak atzeratu edo bertan behera utzi ahal izango du. Jardueraren bat indargabetzen bada, horren ondorioz sortutako gastuak ordaindu ahal izango dira, behar bezala justifikatuta egonez gero. Halaber, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2012ko uztailaren 12ko Ebazpenaren 2. artikuluan ezartzen da eskakizun nahikorik ez duten jarduerak indargabetu ahal izango direla.

Ondoren, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2012ko urriaren 3ko (behin behinekoa) eta 2012ko urriaren 24ko (behin betikoa) Ebazpenen bidez, ebatzi egin zen zein ikastarori ematen zitzaizkion diru-laguntzak, eta, halaber, bertan behera uzten ziren 2012ko uztailaren 12ko Ebazpenaren 2. artikuluaren arabera eskatutako gutxieneko ikasle-kopurua ez zeukaten ikastaroak.

Hori guztia aintzat hartuta, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako arauen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lanbide Heziketako irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Ikastaroak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak 2012-2013 ikasturtean ematen zituen 2012ko uztailaren 12ko Ebazpena aldatzea, I. eranskinean agertzen diren Elkarteei eta hor agertzen diren kopuruetan emandako diru-laguntza gutxituz.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 12a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.


Azterketa dokumentala