Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5189

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 19koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez erabaki da jendaurrean erakustea honako establezimenduen Kanpoko Larrialdi Planak: Tubacex Tubos Inoxidables SA (Amurrio), Tubacex Tubos Inoxidables SA (Laudio), Momentive Specialty Chemicals Iberica SA (Lantarón), General Química SA (Lantarón), Bilboko Portu Autonomoaren Industrialdeko Enpresen Kanpoko Larrialdi Plana: Dekitra SA, Bahía de Bizkaia Gas, Befesa Valoración de Azufre SLU, Compañía Logística de Hidrocarburos SA, Esergui SA, Terminales Portuarias SL, Repsol Butano SA eta Bilboko Portu Autonomoa.

Gai arriskutsuak dituzten enpresen Kanpoko Larrialdi Planak jendaurrean jarri behar dira, baldin eta gai arriskutsu horien kantitatea 1999ko uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren eta haren moldaketen –119/2005 Errege Dekretua eta 948/2005 Errege Dekretua– I. eranskineko 1. eta 2. zatiko 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada. Horrela ezartzen baitute 1254/1999 Errege Dekretuak, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituenak, bere 11. artikuluan eta haren moldaketek –119/2005 Errege Dekretua eta 948/2005 Errege Dekretua– zein otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuak, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren zehazten duenak, bere 3. artikuluko f) eta k) idatzi-zatietan.

Industrialariak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bidez bidali dituen agiriei erantzunez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin batera, aurrez aipatutako establezimenduen Kanpoko Larrialdi Planak egin ditu. Plan horiek 20 egun baliodunez egon beharko dira jendaurrean.

Horregatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 20 egun balioduneko epean hurrengo establezimenduen Kanpoko Larrialdi Planen proiektuak jendaurrean erakustea, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen:

– Tubacex Tubos Inoxidables SA (Amurrio).

– Tubacex Tubos Inoxidables SA (Laudio).

– Momentive Specialty Chemicals Iberica SA (Lantarón).

– General Química SA (Lantarón).

Bilboko Portu Autonomoaren Industrialdeko enpresen Kanpoko Larrialdi Plana:

– Dekitra SA.

– Bahía de Bizkaia Gas.

– Befesa Valoración de Azufre SLU.

– Compañía Logística de Hidrocarburos SA.

– Esergui SA.

– Terminales Portuarias SL.

– Repsol Butano SA.

– Bilboko Portu Autonomoa.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete ahal izan dadin, Kanpoko Larrialdi Planak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (La Torre eraikina, Forondako atea kalea, 41, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena.– Alegazioak aipatutako epe horren barruan bideratu beharko dira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre Eraikina, Forondako atea kalea 41 – 01010 Vitoria-Gasteiz). Sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduetako edozein erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 19a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

PEDRO ANITUA ALDEKOA.


Azterketa dokumentala