Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EKIBER, S. COOP. ETA REZIKLETA, S. COOP.
5081

IRAGARKIA, Ekiber kooperatiba-sozietateak Rezikleta kooperatiba-sozietatea xurgatu, eta biek bat egitearena.

Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da Rezikleta kooperatiba-sozietateak eta Ekiber kooperatiba-sozietateak 2012ko azaroaren 12an haien egoitza sozialetan egindako batzar nagusiek, hurrenez hurren, legez eskatutako gehiengoekin erabaki dutela Rezikleta kooperatiba-sozietateak Ekiber kooperatiba-sozietatea xurgatu eta biek bat egitea. Azken sozietate hori desegin egin da, eta bere ondarea eta atxikitako bazkideak sozietate onuradunari eskualdatu zaizkio, bat egindako sozietateen administratzaileek idatzi eta izenpetutako fusio-proiektuaren ondorioz. Proiektu hori bazkideen esku jarri da, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan sartu da, orri-bazterreko oharra 2012ko urriaren 26an idatzita duela.

Euskadiko Kooperatiben Legeko 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten kooperatiba bietako kideek, edo batzar orokorretara joan ez, baina desadostasuna adierazten dutenek. Eskubide hori gauzatzeko, administratzaileei idazki bat bidali beharko zaie, berrogei eguneko epean, bat egiteko erabakia azken aldiz argitaratzen den egunetik aurrera.

Bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetako hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dute. Bat egiteko erabakia azken aldiz iragartzen den egunetik hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bilbao, 2012ko azaroaren 13a.

Rezikleta Kooperatiba Sozietateko lehendakaria,

OSCAR PEREZ RODRIGUEZ.

Ekiber Kooperatiba Sozietateko lehendakaria,

MIGUEL ANGEL ALONSO ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala