Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
5080

IRAGARKIA, Lasarte, Irun eta Lesaka artean merkantziak manipulatzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren kontratua esleitu dela argitara emateko dena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Ekonomia eta Finantza Saila Gastuaren Kontrola. Telefonoa: 94 401 99 00, faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratu-mota.

a) Nolako kontratua: zerbitzuak.

b) CPV sailkapena (xede nagusia): 60100000.

3.– Kontratuaren deskribapen laburra.

a) Xedearen deskribapena: Lasarte, Irun eta Lesaka artean merkantziak manipulatzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren kontratua.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

4.– Lizitazio-deialdia.

a) Nola egin: eskaintza publikoen eskaeraren bidez.

b) Iragarkia noiz argitaratu zen Europar Batasuneko Aldizkarian: 2012ko abuztuaren 9an(2012/S 152-254667 zenbakia).

5.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

6.– Jasotako eskaintzak: bi.

7.– Kontratuaren esleipen-data: 2012ko urriaren 9a.

8.– Esleipendun enpresa.

a) Izena: Algeposa Intermodal, S.A.

b) Helbidea: Ctra. del Molino, 8.

c) Herria: Irun.

d) Posta-kodea: 20303.

9.– Azpikontratazioa.

a) Ez da onartuko kontratuaren lagapena, eta horrela gertatzen bada, kontratua suntsitzeko arrazoi izango da.

b) Enpresa kontratistak bere lana egiteko azpikontratatzeko beharra badu, EuskoTreni jakinarazi beharko dio, idatziz, eta honek, egoki baderitzo, horretarako baimena emango du.

10.– Esleipenaren zenbatekoa: 2.910.000 euro, BEZa kanpo.

11.– Errekurtsoak ebazteko eskumena duen organoa.

Kontratazio-organoa:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Kide Bakarreko sozietatea.

Telefonoa: 94 401 99 00.

Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.es.

Helegiteak aurkezteko epea legeak adierazten duen laburrena izango da.

12.– Esleipen irizpideak: kontratu hau baldintza-pleguetan jasotako irizpideen arabera esleitu da.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako data: 2012ko urriaren 23a.

14.– Argibide gehiago.

a) Behin betiko fidantza: baldintza-pleguen arabera.

b) Kontratuaren lizitazio- eta esleipen-iragarkiak aldizkari ofizialetan argitaratzeko gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu gastu guztiak.

Bilbao, 2012ko urriaren 29a.

Zuzendari nagusia,

JOSÉ IGNACIO ASENSIO BAZTERRA.


Azterketa dokumentala