Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5074

EDIKTUA, 640/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

EDIKTUA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 640/2011 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Aaron Garrote Buenasmañanas.

Demandatua: Jose Luis Gumucio Añibarro.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaikako irailaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Aaron Garrote Buenasmañanas.

Abokatua: Joaquin Herranz Amatriain.

Prokuradorea: Irene Jimenez Echevarria.

Alderdi demandatua: Jose Luis Gumucio Añibarro, auzi-ihesi dabilena.

Judizioaren gaia: judizio arrunta.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Jose Luis Gumucio Añibarro jaunaren aurka, Aarón Garrote Buenasmañanas jaunaren izenean eta ordez Irene Jimenez Echevarría prokuradoreak aurkeztutako demanda onartzen dut eta demanda bidezkoa dela deklaratzen. Horrenbestez, auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera kondenatzen dut aipatu demandatua: 25.000 euro eta diru horrek 2010eko ekainaren 18tik hara sortutako urteko % 10eko interes itundua; judizio honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 4750 0000 00 0640 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon, 2011ko irailaren 26an.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urriaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala