Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5073

EDIKTUA, elkarbizitza (zaintza, jagoletza eta elikagaiak) eteteari buruzko 175/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira idazpurua eta xedapenak:

398/12 EPAIA

Erregearen izenean,

Bilbao, 2012ko irailaren 26a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortizek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, ikusi ditut zaintza, jagoletza eta elikagaiei buruzko 175/12 hitzezko judizioko jarduketa hauek. Auto hauek epaitegi honek izapidetu ditu Oscar Vicioso Rodríguezek eskatuta –Jacobo Belmonte Epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Elvira Rodríguez letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Ainara Saenz Barcaren aurka. Fiskaltzak ere parte hartu du alderdi gisa.

EPAITZA

Partez baiesten dut Jacobo Belmonte Epaitegietako prokuradoreak Oscar Vicioso Rodríguezen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Oscar Vicioso Rodríguez demandatzailearen eskuetan uzten da 5073 adingabearen zaintza eta jagoletza. Bi gurasoek dute adingabe horren guraso-ahala.

Zaintza ez duen gurasoaren bisita eta komunikazio erregimena honako hau izango da:

– larunbata edo igandea, behin bata, hurrengoan bestea, eguerdiko 13:00etatik 19:00etara.

– Amak adingabea asteburuan bisitatu behar ez duen asteetan, egun bat aste barruan, 17:00etatik 20:00etara.

Bisita-egun zehatza gutxienez 24 ordu lehenago jakinaraziko zaio aitari. Adingabearen etxeko atarian hartuko eta utziko da adingabea, bi aldeek besterik adosten ez badute behintzat.

Ainara Saenz Barca andreak hilabetean dituen diru-sarrera garbien % 23 ordaindu beharko dio Oscar Vicioso Rodríguez jaunari, gutxienez 100 euro hilabetean, 5073 seme adingabearen elikagaietarako. Zenbateko hau hilabete naturalaren lehenengo bost egunetan ordaindu beharko du, aurreratuta, hartzaileak horretarako izendatzen duen kontu-korrontean edo aurrezki-libretan. Urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratzen duen kontsumoko prezioaren indizeak izandako aldakuntzen arabera.

Semearen aparteko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte

Alderdi bati ere ez zaio kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ainara Saenz Barca non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko irailaren 28a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala