Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5072

EDIKTUA, guraso-ahala erabat kentzeari eta tutorea izendatzeari buruzko 974/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 974/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: M.J.A.C.

Abokatua: Hornes Zubicaray Norberto.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Fernando Bermejo Hernandez eta Ivana Huertas Acha.

Gaia: guraso-ahala erabat kentzea, eta, horren ondorioz, tutorea izendatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2012ko uztailaren 25ean, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut M.J.A.C.–ren ordezkariak aurkeztu duen demanda, eta, beraz, F.B.H. jaunari eta Ivana Huertas Acha andreari bien alaba XXXXXen gaineko guraso-ahala kentzea erabakitzen dut.

Era berean, honako hau erabakitzen dut:

– XXXXXen gaineko tutoretza eratzea, amona demandatzaileak, Acha andreak, baliatuko duena. Bigarren zuzenbideko oinarrian ezarritako bisita-erregimena izango dute gurasoek.

– Alabarentzako elikagai-pentsio bat ezartzea, guraso demandatuek ondainduko dutena: hilean izaten dituzten diru-sarreren % 20 sartu beharko dute Acha andreak izendatzen duen bankuko kontuan. Adingabeak izan ditzakeen ezohiko gastuak (adibidez, osasun publikoaren sisteman sartzen ez diren osasun-gastuak) erdibana ordainduko dituzte gurasoek.

– Eskatutako gainerakoa ez da onartzen.

– Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ivana Huertas Acha demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko urriaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala