Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
5059

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrean itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bi teknikari plaza betetzeko oposizio-lehiaketarako deialdiari buruzkoa (plaza bat txanda irekian beteko da eta bestea, ordea, ahalmen-urrituentzako txanda bidez) (hutsen zuzenketa) (09\25\01\00\42).

Huts bat sumatu da oposizio-lehiaketarako deialdian (2012ko irailaren 28ko Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 179. zk.). Beraz, Diputazio Iraunkorreko Mahaiak 2012ko azaroaren 5eko bileran agindu du hori zuzendu eta argitara dadila.

Diputazio Iraunkorreko lehendakaria,

ARANTZA QUIROGA CIA.

Euskarazko testuan, «Deialdi honen helburua da ondoren adierazten diren plazak barne-promozioko txandan betetzea» dioen lekuan, honela esan behar du: «Deialdi honen helburua da ondoren adierazten diren plazak betetzea».

Halaber, lehiaketa-aldia atalaren barruan, 4. puntua honela geldituko da:

«4.– Informatikako ezagupenak.

Informatikako ezagupenen balorazioa gehienez ere 2 puntukoa izango da, honako baremo honen arabera:

– Microsoft Word Aurreratua (2003, XP edo ondorengo bertsioak): 0,8 puntu.

– Microsoft Outlook (2003, XP edo ondorengo bertsioak): 0,6 puntu.

– Internet Aurreratua: 0,6 puntu.

Moduluen gainditzea IT Txartela ziurtatze-sistemaz egiaztatuko da.

IT Txartela ziurtagiria oposizio-aldiko azken ariketa egiten den egunera arte lortu ahal izango da».


Azterketa dokumentala