Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5058

1320/2012 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Alberto Olaizola Mendibil jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zuzendari Mediko kargutik kentzen da, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 22ko 4998/2009 Ebazpenaren bidez, Alberto Olaizola Mendibil jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zuzendari Mediko izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alberto Olaizola Mendibil jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zuzendari Mediko kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2012ko urriaren 31tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Balia­bideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala