Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5057

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena. Honen bidez, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako komisario kategorian funtzionarioak izendatzen dituen 2012ko azaroaren 15ko Ebazpena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki taulan noiz jarriko den iragartzen da.

Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako komisario kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiten duen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2012ko apirilaren 18ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian xedatutakoaren arabera (apirilaren 20ko EHAA, 78. zk.), eta abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz –dekretu hori 303/2010 Dekretuak aldatu zuen–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2012ko azaroaren 15an jarriko dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki taulan honako ebazpen hau: Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2012ko azaroaren 13ko Ebazpena, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako komisario kategorian funtzionarioak izendatzen dituena.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.


Azterketa dokumentala