Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4984

IRAGARKIA, eskumen digitalen europar esparru kontzeptuala, 2015eko Agenda Digitalaren eremuan dagoena, Euskadin onartzeko zabalkunde- eta sustapen proiekturako laguntza teknikoa emateko kontratua esleitzeko dena (IICT 21/15/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: IICT 21/15/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: eskumen digitalen europar esparru kontzeptuala, 2015eko Agenda Digitalaren eremuan dagoena, Euskadin onartzeko zabalkunde- eta sustapen proiekturako laguntza teknikoa ematea.

b) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua formalizatzen denetik 2013ko abenduaren 31ra arte, baina inolaz ere ez 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen. Uste da 2013ko otsailaren 1ean hasiko dela kontratua.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpideren arabera esleituko da.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: gehienez, berrehun eta hogeita hamabost mila eta bederatziehun eta berrogeita hamar euro (235.950), BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 / 945 01 99 21.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko azaroaren 30a, 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatularen 29.2 puntuan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abenduaren 3a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

2.– Helbidea: Donostia kalea 1.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

a) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

b) Aldaerak: ez.

c) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehienekoa eta gutxienekoa): ez da bidali.

9.– Esleitzeko irizpideak.

– Eskaintza ekonomikoa: % 51.

– Proposamen tekniko eta metolologikoaren kalitatea: % 35.

– Kudeaketa-plana eta lan-programa: % 9.

– Hobekuntzak eta gainprestazioak: % 5.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaien lekuan.

b) Helbidea: Donostia kalea 1

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.

e) Ordua: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.

11.– Beste argibide batzuk: espediente honetan baimena eman da kontratazio elektronikorako prozedura erabiltzeko, www.contratación.euskadi.net helbidearen bidez.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko urriaren 22a.

14.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala