Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
4983

IRAGARKIA, Bilboko Arangoitin, 130.02 exekuzio-unitatean, P-2 lur-zatian, 54 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko oinarrizko proiektua eta obra burutzeko proiektua idazteko eta obraren zuzendaritza fakultatiboa egiteko kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 23A/11).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 23A/11.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko Arangoitin, 130.02 exekuzio-unitatean, P-2 lur-zatian, 54 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko oinarrizko proiektua eta obra burutzeko proiektua idaztea eta obraren zuzendaritza fakultatiboa egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta hirurogeita zortzi mila bostehun eta berrogeita hamabi (468.552) euro, gehi laurogeita lau mila hirurehun eta hogeita hemeretzi euro eta hogeita hamasei zentimo (84.339,36), BEZarenak; beraz, guztira, bostehun eta berrogeita hamabi mila zortziehun eta laurogeita hamaika euro eta hogeita hamasei zentimo (552.891,36).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko martxoaren 19a.

b) Esleipenduna: Deurbe sociedad de gestión, SLP.

c) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hirurogeita hamalau mila zortziehun eta berrogeita bat euro eta hirurogei zentimo (374.841,60), gehi hirurogeita hemezortzi mila zazpiehun eta hamasei euro eta hirurogeita hamalau zentimo (78.716,74), BEZarenak; beraz, guztira, laurehun eta berrogeita hamahiru mila bostehun eta berrogeita hemezortzi euro eta hogeita hamalau zentimo (453.558,34).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2012ko urriaren 16a.

b) Kontratista: Deurbe sociedad de gestión, SLP.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala