Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZK.
4981

EDIKTUA, 127/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 127/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: FCE Bank PLC-ren Espainiako sukurtsala.

Abokatua: Manuel Angel Pinto Alvarez.

Prokuradorea: Sanz.

Demandatua: Filipov Stoyan Atanason.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko maiatzaren 17an, eta honakoa da epaitza:

Sanz Velasco prokuradoreak FCE Bank PLC-ren Espainiako sukurtsalaren ordezkaritzan aurkeztutako demanda baiesten dut, auzi-ihesean den Filipov StoyanAtanasonen aurkakoa (X-5.866.756-P). Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila laurehun eta hamasei euro eta hogeita bederatzi zentimo (2.416,29) ordaintzera, eta erreklamazio judizial honetatik sortutako diruaren legezko interesa aplikatuko zaio zenbateko horri. Beren-beregi demandatuari ezartzen dizkiot prozeduran sortutako kostuak.

Filipov Stoyan Atanason demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2012ko urriaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala