Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4977

EBAZPENA, 2012ko urriaren 1ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez, Arrasate-Santa Ageda 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna), 24. euskarria eta Enusketa TZren tartean, eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da, eta hori guztia Arrasateko udalerrian. Espedientea: RI 24055/AT-H-2011-125.

AURREKARIAK

Bat.– 2011ko urriaren 6an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.

Bi.– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-08-22an EHAAn, 2012-07-13an GAOn, eta 2012-07-17an El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Hiru.– 2012ko uztailaren 10ean Arrasateko Udalari bidali zitzaion iragarkia, udaletxeko ediktu-oholean jartzeko. 2012ko abuztuaren 30ean berriz ere igorri zen eskari hori.

Lau.– 2012ko ekainaren 28an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaion Arrasateko Udalari, eskariarekin ados ote zegoen, edo aitzitik, kontra ote zegoen adierazteko eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko eskatuz. 2012ko irailaren 4an berriz ere igorri zen eskari hori.

Bost.– 2012ko ekainaren 28an Uraren Euskal Agentziara eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentura aurkeztutako proiektuaren separata bidali zen eta eskabidearekiko adostasuna edo eragozpenak adierazteko eskatu zen bai eta, hala egokituz gero, baldintza teknikoak ezartzeko.

Sei.– Arrasateko udalak, Uraren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuak beren adostasuna eman zioten zuhaitzak mozteari. Uraren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuak baldintza eta betebehar batzuk ezarri zituen.

Zazpi.– 2012ko irailaren 18an, Uraren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak jarritako baldintzak jakinarazi zitzaizkion Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari. Enpresak 2012ko irailaren 21ean eman zion erantzuna, eta baldintza guztiak onartu zituen.

Zortzi.– Iragarkia jendaurrean jarri zen bitartean ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.

Bi.– Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) emandako esleipenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DU:

Arrasateko udalerrian Arrasate-Santa Ageda 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna), 24. euskarria eta Enusketa TZren tartean, eragindako zortasun-zerrenda zabaltzearen ondorioetarako onura publikokoa dela deklaratzea; zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.

Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 1a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala