Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4974

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez argitara ematen da lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak islatzen ditu. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionaltzeko.

Urtero gorabeherak sortzen dira ikasleen guztizko matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte eskaeran, eta baita, finean, hezkuntza plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek duten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.

Apirilaren 16ko 81/1996 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan ezarri ziren jarraitu beharreko irizpideak, kasu bakoitzean ematen den aldaketa mota definitzeko, parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten dion zehazteko.

2012-2013 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona orain arte egindakoa:

○ 2012ko urriaren 24ko 207/2012 Dekretua argitaratu zen. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, patronatuetan eta lurralde-ordezkaritzetan 2012-2013 ikasturterako.

○ Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaizkie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.

○ Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu zaie eta horiek burutu egin dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.

○ Sortu den dokumentazioa berrikusi da.

Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokigu orain. Dena den, lurralde-ordezkariek erabaki indibidualak eman ditzakete, langileak beste lanpostuetara adskribatzeko edo haiei lanpostua uztarazteko, betiere ebazpen honek dioenari jarraikiz.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2012ko urriaren 24ko 207/2012 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2012-2013 ikasturtearen hasieratik izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen eta eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala