Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4973

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 20012ko urriaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sailburu beraren 2012ko uztailaren 24ko Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitako aditu-talde ebaluatzaileen kideak izendatzekoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen jarduerak sostengatzeko laguntzak arautu ziren».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 217/2008ko abenduaren 23ko Dekretuak 18.2 b) artikuluan xedatzen duenez, Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako akatsak antzeman dira 2012ko urriaren 31n Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 211. zenbakian argitaratu zen agindu honen eranskinean: «Agindua, 2012ko urriaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sailburu beraren 2012ko uztailaren 24ko Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitako aditu-talde ebaluatzaileen kideak izendatzekoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen jarduerak sostengatzeko laguntzak arautu ziren.». Beraz, zuzenketa egiten da orain, dagokion eranskin zuzena argitaratuz:

Koordinatzaileen eta kideen zerrenda, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 24ko Aginduak (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen jarduerak sostengatzeko laguntzena) araututako deialdian aurkeztutako ikerketa-taldeak ebaluatuko dituztenena:

KOORDINATZAILEAK
(Ikus .PDF)
Kideak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala