Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4972

AGINDUA, 2012ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuaren erakunde-titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta jardunean jartzea arautzen da (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA). Eta dekretu horren II. kapituluan ezartzen da irakasleei zein titulazio eskatzen zaien , musika-eskoletan irakatsi ahal izateko.

Indarrean dauden arauak ikusita, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2012-2013 ikasturtetik aurrera alboka espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 20007382.

Izen espezifikoa: «Bergara».

Titularra: Asociación Bergarako Musika Eskola.

Helbidea: Espoloia, z/g.

Udalerria: Bergara.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Adarra:

– Kantua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, biola, txirula, fagota, klarinetea, saxofoia, oboea, tronpeta, fliskornioa, tronpa, tronboia eta tuba.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Bertakoak: txistua, trikitixa eta alboka.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta bateria.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala