Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
4969

IRAGARKIA, Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 123. zenbakian, 2012ko urriaren 26koan, Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesa dutenek Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko Foru-diputatuari zuzendu behar dizkiote eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan ezartzen duen edozein eratan. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

Ernesto Terrazas Abascal.


Azterketa dokumentala