Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4964

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak 3984/12 espedientean emandako ebazpena jakinarazteko dena. Aipatu espedientea Miren Izarra Ugarte Mejias andreak 2012ko abuztuaren 8an egindako eskabidea dela-eta hasi zen, eta Norbere Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Segurtasuneko sailburuordeak interesdunak egindako eskabideari buruzko Ebazpena eman du 2012ko irailaren 19an.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, Herrizaingoko sailburuaren edo ebazpena egin duenaren aurrean gorako errekurtsoa jar dezakezu hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean. Hala eta guztiz ere, gorako errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean bere interesak defendatzeko Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, 2/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoarekin bat; hori guztia, alde batera utzi gabe interesdunak bidezkotzat jotzen duen edozein errekurtso edo erreklamazio jartzea.

2.– Interesdunak bere eskura dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2012ko urriaren 22a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala