Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4962

IRAGARKIA, informatika-material zaharkitua besterentzeko prozedura irekiarena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: X-001/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: informatikako material zaharkitua besterentzea.

b) Kontratuaren iraupena: 15 egun.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren zenbatekoa: euro (1) batekoa izango da hasierako lizitazio-tipoa.

5.– Bermeak: enkantean parte hartzeko, proposamenarekin batera mila (1.000) euroko fidantza aurkeztu beharko da.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila (Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18, eta www.contratacion.euskadi.net interneteko atarian.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

d) Telefonoa: 94 607 80 00.

e) Telefaxa: 94 607 83 04.

f) Argibideak eta agiriak lortzeko azken eguna: 2012-11-27a, 10:00ak.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak: administrazio-baldintza berezien agirian adierazitakoak.

8.– Eskaintzak irekitzea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012-11-27a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi prozeduraren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hamabost egun, plikak ireki eta hurrengo egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea. a), b), c). 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2012-11-30.

e) Ordua: 13:00ak.

10.– Bestelako argibideak: arazo teknikoak badaude edo materiala ikuskatu nahi bada, Komunikazio eta Informatika Teknologien Dibisioko Plangintza Arlora jo beharko da. Telefonoa: 94 607 80 00.

11.– Iragarkien gastuak: ez.

12.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: ez.

Erandio, 2012ko urriaren 24a.

Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren zuzendaria,

M.ª LUISA JUSTEL GONZÁLEZ-VIGIL.


Azterketa dokumentala