Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4956

EBAZPENA, 2012ko urriaren 29koa, HABEko zuzendari nagusiarena, 2012. urtean HEOCaren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetan arituko den azterketa-batzordeko kide berri bat izendatzeko dena.

HABEko zuzendari nagusiaren 2012ko otsailaren 13ko eta martxoaren 12ko Ebazpenen bidez, HEOCean ezarritako euskara-mailak egiaztatzeko 2012. urteko ohiko deialdiak abiatu ziren, eta ekitaldi horretako deialdi guztietan arituko ziren Azterketa-batzordeko kideak izendatu ziren, hurrenez urren.

2012ko urriaren 8an, Julen Albizbeaskoetxea Ormaetxeak, alegia, azterketa-batzordean Udal Euskaltegien izenean aritu den kideak, lan horietan jarraitu ezina adierazi zuen. Horregatik, aurrerantzean Udal Euskaltegien izenean arituko den kidea izendatu beharra dago.

Beraz, aipatu xedapenetan agindutakoa betetzeko, eta Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduak eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Julen Albizbeaskoetxea Ormaetxearen izendapena gaurtik aurrera indarrik gabe uztea, 2012. urteko deialdietarako azterketa-batzordean Udal Euskaltegien ordezkaria izan baita.

Bigarrena.– Joseba Urriz Goikoetxea izendatzea 2012. urtean arituko den azterketa-batzordeko kide, aurrerantzean Udal Euskaltegien ordezkari izango baita.

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2012ko urriaren 29a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.


Azterketa dokumentala