Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4955

EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEko zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2011-2012 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru laguntzak argitara ematen dituena.

2011ko urriaren 27ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2011-2012 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru laguntzak arautzen dituen HABEko zuzendari nagusiaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 7.3 artikuluak dioenez, diru laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEko zuzendari nagusiaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpenaren babesean esleitutako diru laguntzak eta haien onuradunak argitara ematea. Zerrenda, ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2012ko urriaren 16a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala