Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4943

AGINDUA, 2012ko urriaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen.

Aipatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraituz, aukeratutako pertsona hautagaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, bai praktikak burutzetik salbuetsita ez daudenei, edo salbuetsita egonda ere, praktikak hastea erabaki dutenei ere.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionarioak izendatu ziren sailburu berdinaren 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak.

Hautaketa-prozedura hartan aukeratutako hautagaiek 2011-2012 ikasturtean egin zituzten praktikak.

Sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aipatutako ikasturtean praktikak gainditu ez dituzten aukeratutako hautagaiek bigarren aldiz praktikak egingo dituzte 2012-2013 ikasturtean, 13.4 oinarrian xedatutakoari jarraituz.

Bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren VII. eranskinean zerrendatzen diren aukeratutako hautagaiak ikasturte batean praktika-aldia betetzeko legez atzerapen egoeran daudela adierazi zen. Horrenbestez, 2012-2013 ikasturtean egingo dituzte praktikak.

Bestalde, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko apirilaren 3ko eta 2012ko uztailaren 17ko Ebazpenak betez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautatze-prozesuan aukeratutako hautagaien behin betiko zerrendan sartu ziren hautagaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira. Erabaki hau, 2011ko abuztuaren 4ko ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoak baietsi ondoren hartu da. Hain zuzen ere, ebazpen hartan aipatutako hautatze-prozesuan aukeratutako hautagaien behin betiko zerrendak jendaurrean jarri ziren.

Azkenik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaietako bat praktiketako funtzionario izendatuko da, erabaki judizialak betez.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

1.1.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea. Horiek praktikak egitera behartuta daude. I. eranskinean zerrendatzen dira.

1.2.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea. Gutxienez ikasturte batean zehar karrerako irakasle funtzionario gisa zerbitzuak eman dituztenez, praktika-aldiaren ebaluazioaz salbuetsita daude. II. eranskinean zerrendatzen dira.

1.3.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea. Praktikak egiteaz salbuetsita egonda ere, praktika-aldia egitea erabaki dute. Funtzionario horiei praktika-aldian ez zaie ebaluaziorik egingo. III. eranskinean zerrendatzen dira.

1.4.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako eta 2012-2013 ikasturtean praktikak errepikatuko dituzten hautagaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea. IV. eranskinean zerrendatzen dira.

1.5.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea, hain zuzen ere, ikasturte akademiko batean praktika-aldia betetzeko legez atzerapen egoeran egon ondoren. V. eranskinean zerrendatzen dira.

1.6.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea, aipatutako hautaketa-prozeduran aukeratutako behin betiko zerrendaren aurka jarritako gorako errekurtsoak baiestearen ondorioz. VI. eranskinean zerrendatzen dira.

1.7.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaia Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, erabaki judiziala betetzearen ondorioz. VII. eranskinean zerrendatzen da.

Bigarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, praktika-aldia betetzeaz salbuetsita daude eta beren promozioko aukeratutako gainerakoekin batera karrerako funtzionario gisa izendatu arte, jatorrizko Kidegoan jarraitzea erabaki dute. VIII. eranskinean zerrendatzen dira.

Hirugarrena.– Agindu honen IX. eranskinean zerrendatzen diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak 2012-2013 ikasturtean praktika-aldia betetzeko legez atzerapen egoeran daudela adieraztea.

Laugarrena.– Praktiketako funtzionario gisa izendatzeak 2012ko irailaren 1az geroztik ondorio ekonomiko eta administratiboak eragiten ditu, eta horren ondorioz, praktika-aldia burutzeko, esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.

Beren lanpostuan hasten ez diren hautagaiek karrerako funtzionario gisa izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena.– Agindu hau betez egindako izendapenak, hautatuak izan diren hautaketa-prozeduraren deialdiak ezarritako parte hartzeko eskakizun orokorrak eta bereziak betetzearen mende egongo dira.

Praktiketako funtzionario gisa izendatzeko aukeratutako hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu osagarri bat argitaratuko da. Agindu horretan, aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak izendapenetik baztertu egingo dira.

Seigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako funtzionarioen erregimena praktiketako funtzionarioentzat indarrean den legeriak ezarritakoa izango da.

Zazpigarrena.– Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketa zuzendariari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

maría ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala