Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4823

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 580/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzeko demandari dagokionez, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian Mohamed Ikram-en aurka bideratu den 580/10 prozedura arruntean epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza honakoak baitira:

41/12 EPAIA

Epailea: Israel Perez Soto jauna.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko martxoaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Mohamed Ikram.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egin dut, osorik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak Mohammad Ikram jaunaren aurka jarritako demanda. Ondorioz, auzi-jartzaileari diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hogeita hamahiru mila ehun eta hamazazpi euro eta berrogeita hamabi zentimo (33.117,52), eta zorpeko saldoa erreklamatzen den mailegu-kontua itxi eta hurrengo egunetik –2010eko irailaren 10etik– ordainketa erabat egin arte sortutako interesak, % 17,25ean hitzartutakoak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, aditzera emanez ezen, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako 20 egun balioduneko apearen barruan.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1832 0000 00 0382/07. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa) Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mohamed Ikram demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko martxoaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala