Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
4816

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabeen eta Familiaren Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (77.001 kodea) izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 121. zenbakian (2012ko urriaren 22koa), Administrazio-Kontseiluaren lehendakariordearen ebazpena publikatu zen, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoko Adingabeen eta Familiaren Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (77.001 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen duena, eta baita deialdi honen oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Aipatutako eranskinaren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariordeari zuzendu beharko dizkiote eskaerak, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko erregistro orokorrean (Alaba Jeneralaren kalea 10, 5.a, 3. dptua., 01005 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan ezartzen duen edozein bide erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluaren lehendakariordea,

PALOMA ARANCETA ARILLA.


Azterketa dokumentala