Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2012ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4170

EDIKTUA, ebasketa-falta bategatik bideratutako 475/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ana Garmendia Gutierrez andreak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut:

475/12 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

«74/12 EPAIA

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko maiatzaren hogeita bostean.

Nik, Laura de Lorenzo Aracamak, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, guardia funtzioetan ari naizelarik, ikusi ditut ebasketa-falta dela-eta epaitegi honetan bideratutako 475/12 falta-judizioko autoak. Alderdiak hauek izan dira: Ministerio Fiskala, Jesús Francisco Martín Carpio jauna, auzi-jartzailea; eta Fernando Gandara Tellechea, salatua.

EPAITZA

Ebasketa-falta bat egiteagatik Fernando Gandara Tellechea kondenatzen dut. Falta hori Zigor Kodearen 623.1 artikuluan aurreikusita dago. Eta kondena hau ezartzen zaio: hilabete batez isuna ordaintzea, eguneko 6 euro; hala betetzen ez badu, epaiaren hirugarren oinarrian aurreikusitakoa gauzatuko dela ohartarazten da.»

Jasota gera dadin, gaur egun helbide ezagunik ez duen Fernando Gandara Tellecheari epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko abuztuaren zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala