Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2012ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4169

EDIKTUA, 313/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 313/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Alcain.

Demandatua: Alberto Murcia Erazo.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioaren gainean, epaia eman da, 2012ko maiatzaren 28an. Honako hau da epaitza:

«Baietsi egiten dut, osorik, Margarita Alcain Goicoechea prokuradoreak Kutxaren ordez aurkeztutako demanda, Alberto Murcia Erazoren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 9.097,93 euro; interesak, itundutako % 17,25eko tasan, 2011ko maiatzaren 27tik guztiz ordaindu artekoak; eta prozedurako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.»

Alberto Murcia Erazo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko ekainaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala