Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2012ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4167

EDIKTUA, 53/11 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa.
Errekurtsoa: 53/11 apelazio-errekurtsoa, konkurtsoa.
Alderdi apelatzailea eta apelatzailea: Aryt Holding, S.A. eta Marcegaglia, SPA.
Alderdi apelatua, apelatua, apelatua eta konkurtsopekoa: Juan Angel Inchaurtieta Ochoantesana, Miguel Angel Gilsanz Martin, Blas Sanchez Del Pozo eta Earcanal, S.A.
Gaia: Kalifikazioaren aurkako intzidentea.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da eta honelaxe dio:

283/12 EPAIA
Jaunak/andreak:
Fernando Valdés-Solís Cecchini jauna.
Ana Belén Iracheta Undagoitia.
Ignacio Olaso Azpiroz jauna.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamabiko apirilaren hemeretzia.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioak, goian zehaztutako jaun-andreek osatutakoak, apelazio-izapideetan ikusi ditu Bilboko Merkataritza arloko 2 zenbakiko Epaitegian, 613/2008 kalifikazioari aurka egiteko konkurtso-intzidenteko auto zibilak. Eskatzaileak honako hauek izan dira: Aryt Holding, S.A. apelatzailea, Alberto Arenaza Artabe prokuradoreak ordezkatuta eta Carlos Luis Saus Bernaldo De Quiros letraduak defendatuta, eta, Marcegaglia, S.P.A., apelatzailea, Alfonso José Bartau Rojas prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Ignacio Fernández Aguado letraduak defendatuta. Alderdi apelatua, errekurtsoaren aurka dagoena, honako hauek osatu dute: Juan Ángel Inchaurtieta Ochoantesana, Miguel Ángel Gilsanz Martín eta Blas Sánchez Del Pozo, María Elida Cerdeira Ricoy prokuradoreak ordezkatuta eta Ángel Rodríguez De La Fuente letraduak defendatuta; eta Earcanal S.A.ren konkurtso-administrazioa: Amaia Obieta Muñoz, Juan Miguel Delgado Ocejo eta José Ramón Laria Iragüen. Honako hauek ez daude errekurtsoaren aurka eta ez dute ebazpenaren aurkako errekurtsorik aurkeztu: Joaquín Urbano Aguirre Errasti, Sipac Holding, S.A. (auzi-iheslaria) eta Ercanal, S.A. (konkurtsopekoa). Fiskaltzak esku hartu du. Hori guztia aipatutako epaitegiak 2009ko irailaren 21ean emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren indarrez egin da.

Inpugnatutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartu egiten dira.

EPAITZA

Ezetsi egiten ditugu Aryt Holding, S.A. eta Marcegaglia, S.P.A. sozietateek Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko 613/08 Kalifikazio Sekzioak 669/05 konkurtso-espedientearen gainean emandako epaiaren aurka jarritadko apelazio-errekurtsoak. Ondorioz, ebazpen hori osorik berresten dugu eta sortutako kostuak aipatu apelatzaileei ezartzen dizkiegu.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0053 11 kontu-zk.) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Giancarlo Calcaterra eta Sipac Holding, S.A. alderdien gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala