Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2012ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4159

EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Pedro Ruiz Mirazo jauna, «Logika eta Zientziaren Filosofia» jakintza-arloan pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzea proposatzen duena, plaza hori 2012ko apirilaren 18ko Ebazpenak (2012ko maiatzaren 21eko EHAA) dei egin zuelarik.

Errektorearen 2012ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bitartez (2012ko maiatzaren 21 EHAA) batzordea osatu zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2012ko apirilaren 18ko Ebazpenak (2012ko maiatzaren 21 EHAA) pertsonal ikertzaile doktore iraunkorren kidegoan dei eginiko plazen horniketa epaitzeko eta berak eginiko proposamenarekin bat etorrita, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren UPV/EHUko pertsonal irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzko martxoaren 4ko 40/2008 Dekretuan; Gobernu-Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an pertsonal ikertzaile iraunkorra hautatu eta kontratatzeko onartu eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratutako prozeduran (azaroaren 26ko EHAA); deialdiko oinarrietan; aplikagarri zaizkion arau orokorretan ezarritakoarekin bat eginik; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenetan ezarritakoa kontutan hartuta.

Errektorego honek Pedro Ruiz Mirazo jauna Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzeko proposamena egiten du, NAN zenbakia 30938582Y duena, kontratazioaren datuak honakoak izanik: kodea: IDPTCL1 – D00003 - 2. Jakintza arloa: «Logika eta Zientziaren Filosofia». Saila: «Logika eta Zientziaren Filosofia». Ikastegia: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea – Donostia-San Sebastián. Hizkuntza betekizuna: ez elebiduna. Arduraldi-erregimena: osoa.

Proposatutako lehiakideak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 20 laneguneko epea izango du dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko lehiaketaren deialdiak, 9. oinarrian, zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean; guzti hau, kontratazioaren aurretik.

Ebazpen honek amaiera jartzen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio-auzietako epaitegietan, bi hilabeteren epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari dagokion egunetik hasita zenbatuko dira.

Leioa, 2012ko abuztuaren 29a.

Errektorea.

BO (2011-02-25ko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala