Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3878

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 755/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 755/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Maria Nancy Sandivar Agreda.
Abokatua: Leyre Gutierrez Alonso.
Prokuradorea: Saenz.
Demandatua: Dario Rolando Cespedes Perrogon.
Gaia: ezkontzaz kanpoko semearentzako neurri pertsonalak eta elikadura-neurriak.

Aipatu judizioan epaia eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

284/12 EPAIA
Epailea: Nerea Garcia Ormaza.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabiko ekainaren hamalaua.
Alderdi demandatzailea: Maria Nancy Sandivar Agreda.
Abokatua: Leyre Gutierrez Alonso.
Prokuradorea: Amalia Rosa Saenz Martin.
Alderdi demandatua: Dario Rolando Cespedes Perrogon.
Abokatua.
Prokuradorea.

Judizioaren gaia: ezkontzaz kanpoko semearentzako neurri pertsonalak eta elikadura-neurriak.

EPAITZA

Partez baiesten dut bien adingabeko XXXXX semearen zaintza eta jagoletza eta elikagaiei buruzko neurriak hartzeko María Nancy Sandivar Agredak aurkeztutako demanda. Beraz, honako neurri hauek ezartzen ditut:

1.a Amari esleitzen zaizkio XXXXX seme adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, guraso biek izango dute.

2.a Semearentzako elikadura-pentsio gisa, aitak honako hau ordainduko du: hilero dituen diru-sarrera guztien %25, gutxienez berrehun euro (200), hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan. Dirua amak emandako diru-kontu batean sartu beharko du. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da ebazpen honen eguna erreferentzia hartuta, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen KPIk izandako aldakuntzen arabera.

3.a XXXXXk izan ditzakeen ezohiko gastuak bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte.

Ezohiko gastutzat hartuko dira bereziak direnak, aurreikusi ezin daitezkeenak eta adingabearen zaintza, garapen eta prestakuntzarako beharrezko edo komenigarriak direnak, arlo guztietan (osasuna, prestakuntza eta aisialdia).

Nolanahi ere, gastua beharrezko edo komenigarritzat jotzeko, aurretik bi gurasoak ados jarri beharko dira (premiazko egoeretan izan ezik) edo, bestela, baimen judiziala beharko da.

4.– Komunikazio- eta bisita-erregimena Darío Rolando Céspedes Perrogón jaunak eta seme XXXXX-ak ezarriko dute, adingabearentzat egokia den moduan.

Alderdi bati ere ez zaio kosturik ezarriko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. para-grafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Dario Rolando Cespedes Perrogon demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. para-grafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko ekainaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala