Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
3870

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 16koa, Garraioetako zuzendariarena, errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa bat ezartzen duen 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak 10.3 artikuluan xedatzen duenez, diru-laguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa bat ezartzen duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Garraioetako zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera, zeini eman zaien argitara ematea. Onuradunen zerrenda ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 16a.

Garraioetako zuzendaria,

MIKEL DÍEZ SARASOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala