Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
3405

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (L-2012-48-972-I).

María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu ondoren, Georgiana Dumitra Vetres andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, L-2012-48-972-I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

– Georgiana Dumitra Vetres andrearen erroldatze-ziurtagiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino (2012-03-13) urtebete lehenagotik, edo, bestela, bost urte segidan azken hamar urteetan. Erroldatze-agiri horretan bizilekuan bizi diren pertsona guztiak agertu behar dira.

– Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-korrontearen titulartasun-datuen fotokopia.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Enplegu eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 4a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala