Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
3404

IRAGARKIA, Euskal Herriko Autonomi Elkartean Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeari buruz irekitako zehapen-espedientean –beherago zehaztua– instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu arren, ez da lortu, eta iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan eta honako hau adierazten zaio:

1.– 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientea ikusteko eta agirien kopiak lortzeko, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan.

2.– Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskura du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 23a.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala